KRONIKA: XXV SAN MARCIAL SARIA | CRÓNICA: XXV TROFEO SAN MARCIAL

4 URRE ETA 2 ZILAR, 13 MARKA PERTSONAL, PAULA SEVILLANOREN ESPAINIAKO 2 GUTXIENEKO BERRI, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI ETA LEIRE MARTINEN EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT Irunen

Pasa den larunbata arratsaldea benetan luzea izan bazen ere, emankorra ere izan zen eta benetan gustura itzuli ginen Irungo San Marcia Sarian lortutako emaitzekin.

Irunen lehian Ainhoa eta Leire Martin, Paula Sevillano, Mikel Esnal, Xabier Alonso, Beñat Alkorta, Jon Ibargoyen eta Lander Sorozabal izan ziren eta guztien artean zenbait marka pertsonal eta taldeko errekor berri egitea lortu zuten.

Mikel Esnalek urrea eskuratu zuen burututako proba bakarrean, 50 tximeletan, sekulako marka eginez (25,39).

Leire Martinek urrea eskuratu zuen 200 bizkar eta 50 bizkar probatan eta zilarra aldiz 200 estiloak proban. 100 tximeltan nagusi izan bazen ere, deskalifikatua izan zen. Horretaz gan, kronogailua eskuzkoa izanagatik ofiziala ez bada ere, 200 bizkar probako taldeko eta Esuakdiko markak hautsi zituen 2:17,89 eginez eta gure taldean 2:20ko mugatik jaisten lehen neska izanik. Estilo bereko 50 metrokoan 30,59 ko marka ederra egin zuen, honetan ere taldeko errekorra ezarriz.

Ainhoa Martin-ek urrea lortu zuen 200 bular proban 2:45,27 markarekin. Horretaz gain 400 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen (4:48,09).

Paula Sevillanok, aspalditik lortu nahian zebilen Espainiako bi gutxienekoak lortu zituen, 200 librekoa eta 400 librekoa. lehengoan 2:15,90 egitea lortu zuen eta bigarrenean berriz 4:43,80. Estilo libreko 22ekoan Paulak zilarra eskuratu zuen.

Lander Sorozabalek 50 libreko marka hobetzea lortu zuen (29,41), Beñat Alkortak 50 tximeletakoa (30,69) eta Xabier Alonsok  200 estiloak probakoa (2:41,19).

Gure igerilarek Gipuzkoa eta Euskal Herriko Txapelketak prestatzen jarraituko dute datoen asteetan. Aupa Zuek!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak