KRONIKA: 2016/2017 IGERIKETA GALA | CRÓNICA: GALA NATACIÓN 2016/2017

ZORTZI SARI GUZTIRA; ZAZPI BANAKAKO SARITU eta TALDEKO SARI BAT 16/17 IGERIKETA GALAN

Pasa den larunbatean, Irungo "Ficoba" aretoan, 2016/2017 denboraldiko gala ospatu zen. Bertan 2016/2017 denboraldiko igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien eta baita liga horietan lortutako taldekako sariak ere. Urte amaierako sariak ere bertan banatu ziren 2016/2017 denboraldiari agurra eman eta 2017/2018arekin hasteko.


Gala honek partehartze handia izan zuen eta igerilariez gain, guraso, familiar eta lagunak ere gerturatu ziren, euren kirolariak txalotzera.

Gure taldetik 5 izan ziren saritutako igerilariak, horietatik 3 igerilekuko ligan zein itsas zeharkaldien ligan eta bat igerilekukoan bakarrik. Taldeak sari bat jaso zuen
  • Itsas zeharkaldien ligan, gizonezkoen E kategorian, Unai G. Somovilla hirgarren izan zen liga 385,38 punturekin amaitzean. 

  • Neguko Ligari dagokionez, A kategorian, Leire Martin bigarren izan zen 141 punturekin. eta kategoria berean baina taldeka, gure neskak ere bigarren sailkatu ziren 548 punturekin.
  • Udaberriko ligan berriz, Haitz Mixelena lehen postuan sailkatu zen kategori absolutuan, Iñigo Garcia Arregirekin berdinduta, guztira 92 puntu batuz.
  • Denboraldi amaierako sariei dagokionez, 2003ko nesken artean, Leire Martin-ek sari nagusia jaso zuen nesketan, Paula Sevilanok bigarren saria eta Ainhoa Martinek berriz, hirugarrena, lehen hiru sailkatuak gure taldekideak izanik. Gizonezkoetan, Unai G. Somovilla-k ere hirugarren saria jaso zuen. 

 
Kirol materialerako diruaz gain denek euren garaikurra jaso zuten eta talde bezela Buruntzaldea IKT bigarren izan zen Neguko Ligako nesken sailkapenenan, horregatik ere garaikurra jasoz.


Aurreko denboraldiko lanaren saria jasoz hasi dugu denboraldi berria.  Zorionak denoi eta egurra, hasi berri den denboraldi hontarako!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak