KRONIKA: CAMPEONATO DE ESPAÑA AXA DE NATACIÓN DE JÓVENES POR CATEGORÍAS DE EDAD 2018

NAHIA ZUDAIRE ESPAINIAKO TXAPELDUN BERRIRO ERE!!

  • Aurtengoan ere, infantil mailan Espainiako Txapeldun izatea lortu du Nahiak, kirol ibilbidean pauso sendoak ematen ari dela erakutsiz.

Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Valentzian izan da, Euskadiko Selekzioarekin Igeriketa Egokituko Adin Tarteetako AXA Espainiako Txapelketa parte hartzen. Aurreko denboraldian bezala, Nahiak txapeldun izatea lortu du beste behin ere, gure gaztetxoak duen kirol maila bikaina nabarmen utziz.


Nahiak burututako lau probetan lortutako puntuazioaren baturari esker lortu du lehen postua, burututako lau probatatik hirutan marka pertsonalak eta puntuazio benetan altuak lortuz.

Larunbat arratsaldeko saioan, Nahiak 50 tximeletan eta 100 librean hartu zuen parte, bietan marka pertsonalak lortuz eta igandearen zain, jada lehen postuan sailkatuz. Tximeletako 50 metroetan 38,24 egin zuen Nahiak eta 100 librean aldiz sekulako 1:15,79a, aurreko marka ia 4 segundutan hobetuz.


Larunbatetik lehen postuan zela, igandean ere bikain aritu zen Nahia. Lehen proban, 100 tximeletan, ezin izan zuen nahi bezain gustora aritu baina hala ere 1:31,62 eginez bere aurreko marka hobetzea lortu zuen. Azken proban, 50 librean, 36,07rekin bere marka onenetik 5 ehunekotara bakarrik geratu zen.

Gauzak horrela, Nahiak 2383,4 punturekin lehen postua eskuratu zuen, urrezko domina eta garaikurraz gain 3 marka berri etxera ekarrita. Etorkizuneko AXA taldeko paralimpiarren errekonozimendua ere jaso zuen Nahiak sari banaketaren aurretik.

Aupa Nahia!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak