KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 4. JARDUNALDIA

21 MARKA PERTSONAL BERRI eta TALDEKO 4 ERREKOR BERRI Ordizian jokatutako Neguko Ligako azken jardunadian

Marka gehiago hobetuz amaitu dute Neguko Liga gure igerilariek

Pasa den larunbaten, Ordiziako igerilekuan, gure infantil-junior eta absolutuek Neguko Ligari amaiera eman zioten. Bertan, ohi bezela zenbait emaitza on eta marka berri eskuratu zituzten gure talekideek.

Azken jardunaldi honetan, gure taldetik 15 igerilari aritu ziren, denak ere bikain.


21 marka pertsonal gehiago beste bi asteren buruan, astez aste hobetzen


Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan honakoak izan ziren lortutako marka pertsonal berriak: 

  • Ainhoa Martin-ek 50 libreko marka berria egitea lortu zuen (28,88).
  • Nahia Zudairek 200 libreko igerileku laburreko marka pertsonal berria 2:37,69an utzi zuen eta 50 librekoa berriz 34,87an. 
  • Aintzane Sarobek 50 tximeletako marka pertsonal berria 33,11n ezarri zuen. 
  • Nora Imaz-ek 800 librekoa 10:14,10ean ezarri zuen. 
  • Garazi Irigoras-ek 200 librekoa 3:05,84an eta 50 tximeleta probakoa 43,50ean utzi zituen. 
  • Inge Etxezarretak proba berdinetan, 2:55,22 eta 41''97 egin zuen. 
  • Nathalia E. Torres-ek, 50 tximeleta probako marka pertsonala 53''97an ezarri zuen. 
Gizonezkoetan berriz, honakoak:
  • Eneko Elizasuk 50 libreko marka berria 29,10ean ezarri zuen eta 200 bular probakoa berriz 3:04,79an.
  • Unai Geovany Somovillak 50 libreko marka berria 28,44an ezarri zuen. 
  • Unax Goenagak 200 eta 50 libreko markak hobetzea lortu zuen, lehenengoan 2:37,06 eginez eta bigarrenean berriz kronoa 32,09an geratuz. 
  • Iker Felipe-k hiru marka pertsonal berri lortu zituen: bata 50 librean 28,68 eginez, bigarrena 100 bizkar proban kronoa 1:12,39an geratuz eta azkena 50 txmeletan 35,53 eginez.
  • Aimar Sukunzak ere, Ikerrek bezela, hiru marka ondu zituen: 50 librekoa (32,78), 200 librekoa (2:33,37) eta 50 tximeletakoa (39,81).

    Taldeko errekor berriak


    Egindako markekin, pasatako asteburuan beste lau taldeko errekor berri egin genituen, igeriketa egokitukoak 3 eta arruntekoa 1 kasu honetan.

    Alde batetik igeriketa egokituan, Nahia Zudairek 50 libreko S8 kategoriako taldeko errekor berria ezarri zuen kronoa 34,87an geratuz eta baita 200 librekoa ere, berria 2:37,69an ezarriz. Bestetik, Nathalia E. Torres-ek S14 kategoriako 50 tximletako errekor berria 53,97an ezarri zuen. 

    Igeriketa arruntean, Unai G. Somovilla-k 200 bular probako taldeko 15 urteko errekor berria ezarri zuen kronoa 2:49,71ean geratuz.

    Gureak maila onean eta bide onetik

    Orokorrean, maila onean aritu ziren gure igerilariak, batez ere, aurrekoan genion bezala,  ligako jardunaldi hauetan parte hartzeko inolako prestakuntza berezirik egiten ez dutela kontutan hartuz eta arreta nagusia entrenamenduan dagoela jakinik. 


    Neguko Ligak artengoan inoiz baino iraupen laburragoa izan du, aurreko denboraldietan urtarrilaren erdikaldean amaitu izan da eta aurtengoan berriz abenduaren 1ean amaitu dugu, ohi baino hilabete eta erdi lehenago. Horrek igerilarien garapena ikusteko zailtasun gehiago sortzen dituen arren eta gure ustez, jardunaldi hauei gogoz ekiteko bornondatea izatea zailtzen duen arren, asko izan dira gure igerilariek epe labur honen buruan lortutako hobekuntzak eta horrekin gustura gaude. Orotara, 88 izan dira gure igerilariek lau jardunaldi hauetan lortutako igerileku laburreko marka berriak.

    Pixkanaka, lehiaketa garrantzitsuagoak egutegian gerturatzen joan ahala, eta lehiaketa horietarako parte hartzeak prestatzen goazen einean, gureek emaitza onak lortuko dituztela uste dugu. Igerilari gehienentzat lehen zita "serioa" abenduaren 29an izango da, Paco Yoldin, Eguberrietako 36. Nazioarteko Sarian. Denboraldiko benetako lehen testa izango da aurreko denboraldian jada Espainiako zein goragoko mailan aritu ziren taldekideentzat eta baita besteentzat ere. Leire eta Ainhoak eure igerileku luzeko bigarren lehiaketan nolako maila ematen duten ere ikusiko dugu.

    Gipuzkoako Kluben Koparako sailkapenaren zain

    Emaizta eta sailkapen guztiak antolatu bitartean, aurtengoan urtarrilean izango den Gipuzkoako Klubaren Koparako nola sailaktu garen jakiteko zain egon beharko dugu. Izan ere, aurtengoan, Neguko Ligako lau jardunaldietan zehar lortutako puntuazioaren baitan A edo B sailkapenak egongo dira eta horren baitan lehiatuko da taldea lehia honetan. Oraindik ere, zein mailatan lehiatuko garen jakiteko itxaron egin beharko dugu.


    Aupa Ekipo!!
    Burunpower!!

    📸 ARGAZKIAK | FOTOS

    ELKARBANATU | COMPARTELO

    Iruzkinak