Pasa den irailaren 23an Nahia Sardinian izan zen, "World Para Swimming Open Water Cup" txapelketan lehian. Bertan Espainiako taldearekin aritu zen lehian eta emaitza paregabea lort zuen ohitura handirik gabeko 3000 metroko distantzian.
Nahiak brontzea kolkoratu zuen, 3000 metroak 42 minutu eta 38 segundutan osatuta. Denboraldi haserako esperientzia ona izateaz gain, distantzia luzean ere zer esana baduela erakutsi zuen Nahiak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina