KRONIKA: JUNIOR eta ABSOLUTU MAILAKO GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA

19 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 7 ERREKOR BERRI, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, 9 URRE, 4 ZILAR eta 3 BRONTZE Irungo "Azken Portu"n
Maila ederra eman zuten gureek Junior eta Absolutu mailako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Pasa den asteburua bikain aritu dira gure junior eta absolutuak (tartean infantil maialko igerilariak ere) Irunen. Betan Junior eta Absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan aritu dira Mikel Esnal eta Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla eta Nerea Santos infantilak absolutu mailan eta Leire eta Ainhoa Martin junior eta absolutu mailan.


Emaitza ederrak lortu dituzte gure sei igeriari hauek eta gutxi izanda ere, podiumean eta emaitza aipagarrietan altua izan de euren presentzia. Guztira 19 marka pertsonal, taldeko 7 errekor berri, Euskadiko 16 urteko Errekor berri bat, 9 urre, 4 zilar eta 3 brontze lortu dituzte gure sei igerilariek Azken Portu kiroldegian.

Marka Pertsonalak

Marka pertsonalei helduta, ia kasu guztietan igerilari guztiek parte hartutako 4 probatan marka hobekuntzak izan dituzte: Leire Martin-ek 400 librean, 200 bular proban, 100 tximeletan eta 400 metro lau estiloetan marka hobekuntzak lortu zituen, Ainhoa Martin-ek 50,100 eta 400 librean eta 100 metro lau estiloetan, Nerea Santos-ek 50, 100, 200 eta 400 librean, Unai G. Somovilla-k 50 eta 100 librean, 100 bizkar proban eta 50 tximeletan eta Eneko Elizasuk 50, 100 eta 200 librean. 
Mikel Esnalek marka hobekuntzarik lortu ez arren txukun aritu zen bere probatan eta horri esker podiumean btan egotea lortu zuen.

Aintzaneren bidetik 100 librean 
Aintzane Sarobek Infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan egin zuen moduan, asteburu honetan Ainhoa Martin, Eneko Elizasu eta Unai G. Somovilla izan dira 100 librean minututik jaistea lortu dute igerilariak. Ainhoak 59,72 egin zuen eta Eneko Elizasuk 59,64. Unai G. Somovilla-k 4x10estilo libreo errelebu mistoko lehen postan 59,16 egin zuen. Marka ofiziala ez bada ere, errelebu horretan bertan, Leire Martin-ek hirugarren postan 59,35 egin zuen.

Dominak
Hauek izan dira pasa den asteburuko txapelketan gureek lortutako domina sorta
Urreak
  • Leire Martin-ek 200 bular proban, junior eta absolutua 2:38,73
  • Nerea Santos-ek 1500 librean absolutu mailan, 18:36,25
  • Ainhoa Martin-ek 100 lau estiloetan, junior eta absolutu mailan, 1:05,35
  • Leire Martin-ek 200 bizkar proban, junior eta absolutu mailan, 2:17,36
  • Leire Martin-ek 400 lau estiloetan, junior eta absolutu mailan Euskadiko 16 urteko Errekorra eginez, 4:55,85
    Zilarrak
    • Ainhoa Martin-ek 100 librean, junior eta absolutua 59,72
    • Mikel Esnalek absolutu mailako 50 tximeletan, 26,43
    • Leire Martin-ek 400 librean, junior mailan, 4:29,00
    Brontzeak
    • Mikel Esnalek 50 bizkar proban, absolutu mailan, 28,56
    • Ainhoa Martin-ek 200 librean, junior mailan, 2:11,74
    • Ainhoa Martin-ek 400 librean, junior mailan, 4:32,28

    Taldeko Errekor berriak
    Egindako txapelketarekin gureek zenbait taldeko errekor berri ezartzea lortu zuten eta baita Euskadiko Errekor berri bat ere. Aipagarriak, batetik, leire Martin-en 400 lau estiloetako 4:55,85a. Marka hau Euskadiko Errekor berria da (16 urtekoa) eta baita taldeko 16 urteko eta absoluto mailako errekor berria ere. Leirek berak 400 librean 4:29,00rekin 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen. Bestetik, Ainhoa Martn-ek 100 libreko 59,72arekin 100 libreko 16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak lortu zituen eta gauza bera egin zuen 100 metro lau estiloetan 1:05,35 markarekin.

    Errelebu mistoak
    Txapelketan zehar, gure igerilariek bi errelebtan hartu zuten parte, biak ere osaketa mistoan; bata 4x100 librekoa eta bestea 4x50 lau estiloetakoa.
    Bi errelebu hauetan bkain aritu ziren gureak eta nahiz eta taldearen eraketan infantil kategoriako gazteekin aritu, gureak 4. izan ziren 4x100ekoan (3:57,69) eta baita 4x50 metrokoan ere 1:57,50 eginez.

    Asteburu honetan, Infantil mailako Espainiako Txapelketa eta Junior eta Absolutu mailako Euskal Herrikoa
    Asteburua amaituta, aste honetan beste bi zita garrantzitsu izango ditugu. Batetik, Nora Imaz eta Aintzane Sarobe Gijon-en izango dira 14tik 17ra bitartean, Infantil mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen. Bestetik, asteburuan, Mikel Esnal, Leire Martin, Ainhoa Martin, Nahia Zudaire, Nathalia E. Torres, Nerea Santos eta Unai G. Somovilla Iruñan izango dira, Euskal Herriko Neguko Txapelketan parte hartzen.


    ELKARBANATU | COMPARTELO

    Iruzkinak