BEDERATZI SARI 18/19 IGERIKETA GALAN

Pasa den larunbatean, Azkoitiko Baztartxo Antzokian 18/19 denboraldiko GIFaren Gala ospatu zen. Bertan 2018/2019 denboraldiko igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien eta baita liga horietan lortutako taldekako sariak ere. Urte amaierako sariak ere bertan banatu ziren 2018/2019 denboraldiari agurra eman eta 2019/2020arekin hasteko.



Gala honek partehartze handia izan zuen eta igerilariez gain, guraso, familiar eta lagunak ere gerturatu ziren, euren kirolariak txalotzera. Bertan, besteak beste, Bertan, Espainiako Selekzioarekin
kadete mailako Europako Waterpolo Txapelketa lortu duen Urbat taldeko Mire Urizar jokalariari errekonozimendua egin zitzaion eta baita Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan lehiatu diren Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire taldekideari ere.



Gure taldetik 8 izan ziren saritutako igerilariak, horietatik 5 igerilekuko ligatan izan ziren sarituak eta 3 ur irekietako ligan.
  • Itsas zeharkaldien ligan, gizonezkoen E kategorian, Julen Azpiroz Txapeldun izan zen liga 385 punturekin amaitzean. Emakumezkoetan Laura Igea ere 400 punturekin Txapeldun izan zen B kategorian eta D kategorian Nerea Santos Txapeldunorde izan zen 393 punturekin.
  • Neguko Ligari dagokionez, Infantil kategorian, Aintzane Sarobe Txapeldunorde izan zen 131 punturekin. Junior/absolutu mailan, Leire Martín Txapeldunorde izan zen 143punturekin eta Ainhoa Martín berriz, hirugarren 141ekin. 
  • Igeriketa Egokituaren atalean, Nahia Zudaire Txapeldun izan zen 4665 punturekin.
  • Denboraldi amaierako sariei dagokionez, 2005eko nesken artean, Nora Imaz-ek sari nagusia jaso zuen nesketan eta Leire Martinek berriz, junior/absolutu kategoriako bigarren saria jaso zuen. 
Kirol materialerako diruaz gain denek euren garaikurra jaso zuten. Modu honetan, aurreko denboraldiko lanaren saria jasoz hasi dugu denboraldi berria. 

Zorionak denoi eta egurra, hasi berri den denboraldi hontarako!!

Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak