3 MARKA PERTSONAL, ESPAINIAKO ABSOLUTU MAILAKO 3 ERREKOR BERRI eta 2 FINAL lortu ditu Nahiak Londresen ospatutako Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan
- 100 tximeleta proban finalean sartzea lortu zuen Nahiak eta 4x100 libre errelebuan ere hartu zuen parte.
Esperientzia bikaina izan du Nahia Zudaire taldekideak. Munduko igerilari onenekin parez pare aritu da lehian nahiz eta oraindik oso gaztea den. Irailaren 9tik 16ra bitartean Londresen izan da, Espainiako taldearekin Munduko Txapelketan lehian eta benetan bikain aritu da.
Munduko Txapelketa honetan 50, 100 eta 400 librean, 100 tximeletan eta 200 lau estiloetan aritu da Nahia. Horretaz gain, azken eguneko saioan 4x100 libre errelebuan ere sartu zuen Espainiak.
Emaitzen aldetik ere lorpen handiak egin ditu.
Bere estreinaldian, 100 librean 1:11,10 egin zuen aurreko 1:12,61a segundu eta erdian hobetuz eta 10garren sailkatuz. Espainiako errekorra ontzea ere lortu zuen.
Hirugarren egunean, 100 tximeleta proban 1:22,85 eginda, marka pertsonala egiteaz gain, Nahia proba honetako Munduko Txapelketarako finalerako sailkatu zen eta bikain aritu zen finalean. Munduko Txapelketako bere lehen final horretan, 100 tximeletako marka pertsonala eta Espainiako Errekorra 1:21,87an utzi zituen, aurreko marka segundu batean hobetuz.
Osteguneko saioan Nahiak 400 librea zuen, bere proba sendo eta gogokoena. Horrelako maila batean, zure onena dela jakite horrek sor dezakeen urduritasuna medio ez zuen bere onena ematerik izan. Nahiak kronoa 5:21,47an geratuta 12. amaitu zuen proba honetan.
Ostiralean 50 librea izan zuen gure taldekideak eta bikain aritu zen Nahia. Marka pertsonalik lortu ez arren, bere onenetik oso gertu zegoen 34,02a egitea lortu zuen gure gaztetxoak.
Berarentzat banakako proba zuen azken eguna larunbata izan zen. Egun horretan 200 metro lau estiloetan aritu zen bere seriean 6garren amaituz eta kronoa 3:06,94an geratuz, bere aurreko marka ia 4 segundutan hobetuz eta Espainiako Absolutu mailako Errekor berri bat ezarriz.
Txapelketako azken jardunaldian Nahiak 4x100 libre errelebuan hartu zuen parte. Txapelketa bikain bati amaiera ona emateko modu onena izan zen! Espainiako taldea 7garren izan zen finalean.
Emaitzen aldetik txapelketa bikaina izan da Nahiak egindakoa baina are handiagoa izan da izan dituen sperientzia eta bizipenetatik eratorritakoa. Lehiaketak iraun duen aste osoan zehar oso gustura aritu da eta helduenen pare jokatzen jakin izan du gure taldekideak. Ezin gehiago eskatu.
Aupa Nahia!! Burunpower!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina