KRONIKA: BENJAMINEN KZL/TEST 1. JARDUNALDIA

BENJAMINAK BIKAIN ANDOAINGO ALLURRALDEN OSPATUTAKO LEHEN JARDUNALDIAN

Lehen aldiaren urduritasunak tartean zirela ere, guztiak bikain aritu ziren

Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/KZL Ligari hasiera eman zioten lehen jardunaldiarekin. Lehen jardunaldi hau etxean ospatu genuen, Andoaingo Allurralden eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 32 haur aritu ziren.

Egoera bereziena 2011koentzat izan zen. Beraientzat lehenengo txapelketa eguna izan zen eta urduritasunak medio, egin beharrekoa primeran burutzen jakin izan zuten.


2011ko haurrek 50 estilo librean proba izan zuten eta 2010ekoekin batera 6x25 bizkar erako errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran.

Adin tarte berean, 2010ekoak aipatutako 6x25 errelebu mistoan aritu ziren eta banakako proba bezela 100 libre proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren.

Orokorrean, 2009ko neska-mutilek 50 bizkar eta 100 libre probak izan zituzten eta 2008ko mutilek aldiz 50 bizkar eta 200 libre probak. Adin tarte honek, jada igeriketako estiloak eta arautegia menperatuagoa izanik, beste batzuen artean lehiatzeko modua eta lehiatzeko grina ondo kudeatzea du helburu. Zentzu horretan, adin tarte honetako haurrak ere bikain aritu ziren, indarrak ondo neurtuz eta proba bakoitzean zuten guztia emanez. Lehiatzeko modu egoki horren adierazle dira gure taldekideek lortutako postuak. Horretaz gain, bi mutilek, adineko taldeko bi errekor hobetzea ere lortu zuten, bata 50 bizkar probakoa eta bestea 100 librekoa, biak 10 urtekoak.


Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz. Batzuentzat lehen aldiz gainera, beste herrian entrenatzen duten taldekideekin egoteko aukera izan zuten, eta besteek, berriro ere elkarrekin egoteko parada ere bai.

Aupa Buruntxikiak!!


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak