KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA

24 MARKA PERTSONAL LASARTEN OSPATUTAKO NEGUKO LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN

Horretaz gain, infantil mailako Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketarako 12 sailkapen lortu genituen

Pasa den urriaren 26an taldeko igerilariak Lasarte-Oriako Maialen Chourraut-eko igerilekuan izan ziren lehian, denboraldiko eta Neguko Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Bertan gure taldeko 19 igerilari aritu ziren.


Denboraldiari hasera ona eman zioten gue taldekideek. Ohikoa den bezela, garai honetan entrenamendua da jardueraren funtsa eta hori alde batera utzi gabe ekin zioten beti gogotsu hartzen duten denboraldiko lehen jardunaldiari. Entrenamenduan buru belarri sartuta gauden arren, gure taldekideek marka pertsonal ugari egitea lortu zuten (24). Balantze polita lehen jardunaldirako. Horretaz gain, gerilari batzuek Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketarako txartelak lortu zituzten jada.


Infantilak

Infantilen kasuan, denboraldiko lehen asmoa helburu izango diren Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketatarako gutxienekoak lortzea izaten da. Horregatik, adin tarte honek, bereziki Neguko lehiaketei begira, txapelketa horietan aritzeko "giltza" diren probatako gutxienekoak lortzen saiatzen dira ligako jardunaldi hauetan.
Giltza diren proba horiek euren garapenaren beharrekin dago lotuta, lau estiloetako probekin eta distantzia ertain eta luzeetako kroleko probekin. Giltza den gutxieneko proba bakarra izan genuen jardunaldi honetan, 1500 librea, eta gure taldetik ez zen infantil mailako igerilaririk aritu.



Giltzarik ez, baina Udako Txapelketetarako zuzeneko gutxienekoak bai. Hona infantilek lehen jardunaldi honetan lortutako gutxienekoak:
  • Nerea Irazuk eta June Lopez-ek Gipuzkoako zein Euskal Herriko udarako gutxienekoak lortu zituzten 200 bizkar proban.
  • Saioa Elolak berriz, proba bereko Gipuzkoako Udakoa.
  • Nora Imazek 200 lau estiloetan ere bi txapelketarako txartela eskuratu zuen.
  • Garazi Etxeberriak eta Izaro Audikanak 200 lau estiloetako Gipuzkoako Udarakoa.
  • Nerea Irazuk, June Lopez-ek eta Saioa Elolak Gipuzkoako Udarako 100 librekoa.
  • June Lopez-ek Gipuzkoako Udako 200 librekoa.
Asteburu honetan izango den Neguko Ligako bigarren jardunaldian Neguko Txapelketetarako giltza den 400 lau estiloetan gutxienekoa lortzeko aukera berri bat izango dute.

Junior eta absolutuak

Junior eta absolutuetan gure igerilariak lehen sentsazioak hartzen aritu ziren eta ez ziren batere gaizki aritu. Denboraldi haserako erritmo falta nabaria duten arren euren probatan oso txukun aritu ziren. Adin tarte honetan aritu ziren Unai G. Somovilla, Aimar Sukunza, Yaiza Martinez, Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Jon del Rio eta Natahalia E. Torres.



Markei dagokionez, Yaizak 100 libreko marka hobetzea lortu zuen, Aimarrek 100 tximeletakoa, Nerea Santos-ek 200 bizkar probakoa eta Jon del Rio-k 100 librekoa eta 100 eta 200 bizkar probakoak.Unaiek, Aintzanek eta Nathaliak markarik hobetu ez arren txukun lehiatu ziren.



Adin tarte honek ere larunbat honetan izango du Neguko Ligako bigarren jardunaldia, infantilekin batera, Ordizian. Bertan lehiaketa erritmoa hartzen jarraitzeko aukera izango dute.

Bolondresak


Nola ez, gure taldeko bolondres guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik, txapelketa aurrera atera ahal izateko ohiko moduan eman zuten laguntzagatik. Kronometratzaileei, paper biltzaileei, idazkaritzan aritu zirenei..., guztiei! Beraiek gabe ez litzateke posible izango!!



Aupa Ekipo!! Burunpower!!

Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak