INFANTIL MAILAKO NEGUKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

📰15 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT, URRE 1 eta 2 ZILAR Irungo Azken Portun

Maila ona eman zuten gureek Infantil mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan

Pasa den asteburuan bikain aritu dira gure infantilak Irunen. Bertan Infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan aritu dira Nora Imaz, Eneko Elizasu, Izaro Audikana, Nerea Irazu, June Lopez, Saioa Elola eta Garazi Etxeberria.

Emaitza onak lortu dituzte gure zazpi igeriari hauek eta gutxi izanda ere, podiumean eta emaitza aipagarrietan altua izan de euren presentzia. Guztira 15 marka pertsonal, taldeko 2 errekor berri, Espainiako Infantil mailako Neguko Txapelketarako sailkapen berri bat, urre1, zilar 1 eta brontze bat lortu dituzte gure zazpi igerilariek Azken Portu kiroldegian.

Marka Pertsonalak

Marka pertsonalei helduta, ia kasu guztietan igerilari guztiek parte hartutako 3 probatan marka hobekuntzak izan zituzten: 
  • Nora Imazek 200 librekoa eta 400 librekoa hobetzea lortu zuen.
  • Eneko Elizasuk 50, 200 eta 400 librekoak hobetu zituen, azken hau ia 9 segundutan.
  • June Lopezek 400 eta 800 libreko markak eta 100 bizkar probako marka hibetu zituen.
  • Izaro Audikanak 100, 400 eta 800 librekoak.
  • Saioa Elolak 400 eta 800 librekoak eta 100 bizkar probakoa.
  • Garazi Etxeberriak 100 bular probakoa

Dominak eta Taldeko Errekorrak

Nora Imaz izan bi arloetan bere arrastoa uztea lortu duen taldekidea. Dominei dagokionez, urrea eskuratu zuen 800 librean eta zilarra bai 400 librean eta baita 200 librean ere. Kasualitatez, urrea eskuratu zueneko proba, berak igeri egindakoen artean kaxkarrena izan zen eta taldeko errekor berriak beste bietan ezarri zituen, biak ere 15 urteko taldeko errekorrak. Batetik, 15 urteko 200 librekoa 2:10,76an ezarri zuen eta 400 librekoa aldiz 4:34,40an.

Espainiako Gutxieneko berria

Egindako markekin, Nora Imazek berak Espainiako Txapelketarako guxieneko berria eskuratu zuen 200 libre proban. Azken Portun lortutako honekin eta lehendik bazuen 400 libreko gutxienekoarekin, bi probatan lehiatuko da Nora Oviedon martxoaren 14an eta 15ean, Infantil mailako Neguko Espainiako Txapelketan.

Horretaz gain, gainontzeko igerilariek ere Euskal Herriko Udarako Txapelketarako zenbait gutxieneko berri ere lortu zituzten, euren parte-hartzea ziurtatuz. Egoera horretan izan ziren Izaro Audikana 400 librean, June Lopez 400 librean, 800 librean eta 100 bizkar proban, Eneko Elizasu 50 librean



Burunpower! - BRNPWR!

Iruzkinak