⚠️KLUBAREN JARDUERA ETENDA⚠️



COVID-19

Honakoaren bitartez jaso berri dugun informazioaren berri ematen dizuegu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol ataletik adierazi zaigunez, eskola kiroleko zein kirol federatuko jarduera guztiak bertan behera geratzen dira.

Beraz, gaurtik hasita, klubak ez du jarduerarik izango. Aldundiaren oharrak ez du neurri honen iraupena zehazten, beraz horren inguruko abisua edo informazioa jaso bezain laster helaraziko dizuegu.

Asko sentitzen dugu egoera honek sortarazi ditzakeen eragozpenengatik eta, aldi berean, ulermena ere eskatzen dizuegu bizi dugun ez-ohiko egoera hau dela eta.

Buruntzaldea IKT

🗎 GFAren oharra

Iruzkinak