🎬 ONLINE ESKOLA | 2. Bideoa. Urazpiko posizioa, "posizio hidrodinamikoa". Gerria.

Kaixo! 
"Online Eskola"ren bigarren bideoa uzten dizuegu. 
Kasu honetan gerriaren posizioari dagokion bideoa, bereziki urazpiko posizioan, baina igeri egiteko modu guztietarako baliogarria ere badena.


2. Bideoa. Urazpiko posizioa, "posizio hidrodinamikoa". Gerria.
  • Erreferentzia: egin beharreko mugimenduaren kontzientzia hartzeko, ahoz gora etzanda edo pareta baten kontra bizkarrez zutik jarri zaitezke.
  • Helburua: ahoz gora etzanda zein paretean bizkarrez zaudela, helburua gerria pareta edo lurrarekin kontaktuan jartzea izango da.
  • Gerriaren mugimendua: ipurdia gogortu behar duzu eta barrura sartu. Aldi berean, sabela ere gogortu behar duzu, izterrak eta sabela elkartzeko ideia edo intentzioarekin. Mugimendu honi gerriaren antebertsioa esaten zaio.
    • Ariketa gisa hau egin dezakezu: 
      • Lehendabizi saiatu ahoz gora etzanda gerriarekin lurra ikutzen. 
      • Hau lortuta, saiatu gauza bera pareta bate kontra zutik egiten, baina orpoak paretatik aldenduta. 
      • Hurrengo pauso batean gauza bera orpoak ere paretean dituzula egiten saiatu zaitezke. 
      • Urrezko domina hiru pauso hauek besoak eta sorbaldak posizio hidrodinamikoa hartuta egiten badituzu lortuko duzu!

ELKARBANATU - COMPARTE

Iruzkinak