BERTITZERA IRTEERA BERTAN BEHERA



Ezarritako gutxienekoetara iritsi ez garenez eta irteerak duen helburu nagusietako bat taldekideen arteko erlazioak bultzatzea dela kontutan izanik, irailaren 4tik 6ra bitatean Bertitzera egitekoak ginen irteera bertan behera uztea erabaki dugu. 

Izena eman dutenei dagokionez, adin txikietan izena emandako haurrak oso gutxi izan dira eta adin berekoak ere oso gutxi, zenbait jaiotze urtetan haur bakarra egonik. Pena handia ematen digu erabaki hau hartu beharrak baina egokiena zela ikusi dugu. 

Diru sarrera egin duzuen guztiei jada zenbateko osoaren itzulketa egin zaizue eta gaur bertan ez bada, zenbatekoa hurrengo egunetan ikusiko duzue. 

Ea denboraldi berria normaltasunez hasi eta irailetaik aurrera bestelako zerbait planteatzeko eta burutzeko modua dugun. 

Animoak denoi!


ELKARBANATU

Iruzkinak