MAIALEN CHOURRAUT-EKO IGERILEKUAREN IREKIERA


Jarraian Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegiaren inguruan prentsatik (informazio zuzenik ez daukagu) eskuratutako informazioa uzten dizuegu, Lasarte-Oriako igerilekuaren erabilpenari dagokiona.

Elkarteak igerilekua erabiltzeko aukeraren inguruan galdetuta, oraingoz ez daukagu erantzunik. Oraingoz aukera bakarra norbanako erabiltzaile gisa joatea dela dirudi. Txintxarri aldizkaritik jasotzen dugunez, "Hitzorduak aurrez hartu behar dituzte erabiltzaileek, 943 37 61 82 telefonora deituta". 

Norbaitek igerilekura entrenamendu bat gauzatzera joateko asmoa badu, nahi izanez gero entreamenduren bat prestatzeko eskatu dezake eta pasako diogu.


ELKARBANATU - COMPARTE

Iruzkinak