MASTER TALDEAK DENBORALDIA IGERILEKUAN AMAITU AHAL IZAN DU

Atzoko egunez, gure taldeko master ataleko kideek denboraldia amaitu zuten. Covid-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, martxoaren 12an jada entrenamendurik gabe geratu ziren kategoria honetako igerilariak, gainontzeko taldekide guztiak bezala.


Deseskalatuaren faseek aurrera egin ahala, itsasoan igeri egiteko modua baliatzen saitu ginen ekainaren 10etik aurrera baina ordutegiak zehaztea zaila egiten zenez ezin izan genuen itsasoan entrenamendurik burutu.

Hortik abiatuta, pixkanaka igerilekura bueltatzeko ahaleginetan hasi ginen eta beharrezko protokolo eta kontingentzia planak gauzatu eta eguneratzen joan ahala azkenik uztailaren 8an masterrak igerilekura bueltatu ziren Lasarte-Oriako Kiroletako Udal Zerbitzuarekin adostutakoaren arabera.

Ordutik uztailaren 29ra arte gure taldekideek goizez 7:30etatik 8:45etara bitartean eta 16:00etatik 17:00etara bitartean entrenamenduak izan dituzte astelehen, asteazken eta ostiraletan eta egia esan oso gustura hartu dute uretarako itzulera.

Hemendik aurrera Master ataleko taldekideek denboraldia amaitu dute eta atseden epe bat izango dute datorren urrian hasiko dugun denboraldi berrira arte.

Datorren denboraldia urriaren 2an hasiko da, hasera batean ohiko ordutegi eta egunetan. Entrenamendu egunak astelehena, asteazkena eta ostirala izango dira eta bi ordutegi aukera aukera izango dira egun bakoitzean: 7:10etatik 8:10etara bitartean edo 16:15etatik 17:15etara bitartean.

Nahi duenak, informazioa esteka honetan eskura dezake https://www.buruntzaldeaikt.eus/p/master-igeriketa-natacion-master.html eta izen ematea ere egin dezake, beste esteka honetan: https://labur.eus/master_20-21

ELKARBANATU

Iruzkinak