IGERILEKURA BUELTAN!!


Orain dela egun batzuk taldea martxan jartzekoa zenean, tamalez, gure kasuan azkenean ez zela horrela izango azaldu genuen.

Azken asteetan ordutegi/talde antolaketa desberdinak proposatu eta aurkeztu genituen kiroldegian, eskatzen zizkiguten baldintzak betez.

Aurrera pausoak ematen aritu ginen eta azkenean kiroldegiak irailaren 28ra arte hausnarketa epe bat hartzea erabaki zuen, igerilekuaren etorkizuneko antolaketa osoa birplanteatzeko eta arratsalde erdian egiten den desinfekzio tartea ezabatzea baloratzeko, ohiko ordutegiak mantendu ahal izateko.

Gure aldetik, federatuekin jada entrenamenduetan hasteko arazorik ikusten ez genuen arren, momentuz irailaren 28ra arte itxaron beharrean aurkitu ginen.

Zorionez, azken alditik hona egoera denon artean bideratzea lortu dugu eta, oraingoan bai! uretan izango gara berriro ere! A ze poza!

Lehen entrenamendu astean igerilari federatuak bakarrik arituko dira bi txandatan (15:30-17:30 bitarte eta 19:30-21:30 bitarte) eta kale batean. Hori jada astelehen honetatik aurrera izango da. Bitartean 28tik aurrerako planteamenduak ixten jarraituko dugu pixkanaka multzo gehigo igerilekuan izan daitezen.

Aupa Ekipo! Burunpower!


ELKARBANATU

Iruzkinak