34. IDM BERLIN 2020 -World Para Swim World Series- Lehen eguna, goiza

NAHIA ZUDAIRE BIKAIN ITZULI DA LEHIAKETARA!!


Gaur goizean igeri egindako bi probatan marka bikainak lortu ditu Nahiak. 


Lehen proba 200 librea izan da eta benetan proba bikaina burutzea lortu du kronoa 2:33,00an geratuz. Benetan marka ederra da bere onena 2:32,27 dela kontutan hartuz eta martxoaz geroztik lehiatzen den lehen aldia dela kontutan hartuta.

Bigarrenik 100 tximeleta proban bere marka pertsonala hobetzea lortu du Nahiak kronoa 1:22,30ean geratuz eta aurreko 1:22,87a hobetuz. Marka honekin gainera S8 kategoriako absolutu mailako Espainiako errekor berria ezartzea lortu du.

200 librean Nahia arratsaldeko S8 klaseko final absoluturako sailkatu da eta 100 tximeletan aldiz "Gazteen A kategoriako" A finalerako.

Animo Nahia! Eutsi horri!


ELKARBANATU

Iruzkinak