34. IDM BERLIN 2020 -World Para Swim World Series- Lehen eguna, arratsaldea

Hiru domina, bi marka pertsonal eta Espainiako absolutu mailako bi errekor lehen egunean!

Gaur arratsaldean 200 libre eta 100 tximeletako finalak izan ditu Nahiak. Bietan ikaragarri ondo aritu da.

200 librean 2:32,06 egin du, bere marka pertsonala hobetuz eta S8 klaseko absolutu mailako Espainiako errekor berria ezarriz. Marka honekin, absolutu mailan, Nahia hirugarren izan da eta brontzezko domina eskuratu du. Berari dagokion "Nazioarteko Gazte Kategorian" txapeldunorde izan da eta horregatik zilarrezko domina ere jaso du.

  

100 tximeletan aldiz, goizeko marka hobetzerik izan ez duen arren berriro ere erregistro onenetan aritu da finalean 1:22,92 eginez. "Nazioarteko Gazte Kategorian" txapeldun izan da Nahia eta urrezko domina jaso du horren erakusle. Absolutu mailan seigarren izan da Nahia proba honetan.


Zorionak Nahia!!

ELKARBANATU

Iruzkinak