Final berri bat eta zilarra Nahiarentzat atzoko jardunaldian
Atzokoan 100 librea izan zuen Nahiak. Proba hau goizeko lehen proba izan zen eta bikain aritu zen Nahia. Kanporaketa serieetan Nahiak 1:12,09 egin zuen, bere marka pertsonalera asko gerturatuz eta arratsalderako absolutu mailako A finalerako sailkatuz.
Arratsaldeko finalean ere bikain aritu zen 1:12,37 eginez. Marka horrekin "Nazioarteko Gazte Kategorian" bigarren sailkatu zen eta zilarra eskuratu zuen.
Gaurko jarunaldian Nahiak 400 librea izango du eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Zorionak Nahia! Segi horrela!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina