Datorren ostegunetik igandera bitartean, urriaren 15etik 18ra bitartean, Nahia
Zudaire taldekidea Berlin-en izango da "34. IDM BERLIN 2020 -World Para Swim World Series"ean parte hartzen. Txapelketan Espainiako Selekzioarekin hartuko du parte
Nahiak, igeriketa egokituan.
Alarma egoera ezarri zenetik lehiatuko duen lehen aldia izango du Nahiak.
Lehiaketa honetan, geldialdiak eta orain arte egindako lanak nolako eragina
izan duen ikusiko dugu, hortik aurrera, benetako helburuei heldu baino
lehen.
Lehiaketa honetan, Nahiak 100, 200 eta 400 librean, 100 tximeleta proban eta
200 lau estiloetan hartuko du parte.
Egin beharreko proba guztiak egin ondoren, Nahiak asteazkenean bidaiatuko du
Berlinera.
Lehiaketaren jarraipena gure webgunetik egin ahal izango duzue.
Zorte on Nahia eta gozatu berriro ere lehiatzeaz!
BRNPWR!
ELKARBANATU
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina