10 MARKA PERTSONAL BERRI ETA TALDEKO ERREKOR BERRI BAT IRUNEN

Lehiatzeko aukera izan dutenak bikain aritu dira 8 hilabeteren ondoren ospatutako lehen lehiaketan.


Nahia Cadiz-en zen  bitartean, beste bederatzi taldekide Irunen izan dira asteburuan zehar. Taldekide hauek "Kontrol Txapelketa"n aritu dira, zailtasunak eta protokoloak medio lehiatu gabeko (eta entrenatu ere hala nola) 8 hilabeteren ondoren berriro ere igerilekuari hartu nahian.

Egoera onena ez izanda ere, fin aritu dira gureak eta zenbait marka pertsonal egitea ere lortu dute, uste genuena baina erantzun hobea emanez.

Gureak Irunen
Alde batetik, Eneko Elizasu izan da sorpresa handiena eman diguna, bai lortutako marka hobekuntzengatik eta baita burutu dituen probek eskatzen zuten errekuperazio ahalmena kontuatn izanik ere. Estilo libreko 50 metroko marka pertsonal berria 26,64an utzi zuen Enekok, 100 librekoa 56,66an aurrekoa ia 2 segundutan hobetuz eta 200 metrokoa 2:03,31n. Hobetu ez duen bakarra 400 metrokoa izan zen baina oso erregistro onetan aritu zen eta bere markatik segundu bat baino ez zen hurrundu.

June Lopez-ek ere hiru marka beri egitea lortu zuen, hirurak bizkar estiloan. Estilo honetako 50ekoa 36,62an utzi zuen, 100a 1:15,99an eta 200a 2:39,73an. June ere 400 librean aritu zen eta proba honetan marka pixkatxo bat joan zitzaion baina orain arte izan dugun entrenamendu maila eta asteburuan egindako probak kontutan izanda ulergarria zaigu.

Unai G. Somovillak lau estiloetako 100 metrokoa hobetzea lortu zuen 1:06,19 eginez eta 100 bular proban, bere markatik ehuneko batzuetara soilik geratuz, 1:12,75ekin taldeko 17 urteko errekor berria ezarri zuen. Unai bera 200 la estiloetan eta 50 tximeletan aritu zen, bietan bere onenetik oso gertu.

Aintzane Sarobek 100 tximeletako marka pertsonal berria egitea ortu zuen kronoa 1:09,43a geratuz, Nora Imazek 100 libreko marka berria 1:01,33an ezarri zuen (horretaz gain 400 eta 800 lbre ederrak egin zituen) eta Garazi Etxeberriak ere marka hobetzerik lortu zuen, 100 metro lau estiloetan kronoa 1:17,82an geratuz.

Marka hobekuntzarik lortu ez bazuten ere, Mikel Esnal, Nerea Santos eta Izaro Audikana ere lehian izan ziren eta euren onena eman zuten.

Orokorrean entrenamendu maila baxua dugu oraindik eta azken murrizketek orandik ere gehiago korapilatu digute egoera, Hala ere, gure igerilariek uste baino emaitza hoebak lortu dituzte asteburu honetan eta ahal denarekin ahalik eta onena eman daitekeela erakusti digute beste behin ere. 

Harro gaude egin duzuen lanarekin, segi horrela!! Burunpower!!

Emaitzak eta bestelakoak HEMEN


ELKARBANATU

Iruzkinak