ABSOLUTU MAILAKO S8 KLASEKO ESPAINIAKO BI ERREKOR BERRI NAHIARENTZAT CADIZ-EN

Arg.: Nahia Zudaire (twitter)

Cadiz-en izan da asteburuan Nahia Zudaire taldekidea eta bertan emaitza bikainak lortu ditu, batez ere larunbateko 400 librean.

Proba honetan bikain hasi zen Nahia eta horren erakusle izan zen 200eko pasean jada bere marka pertsonala hobetzea eta S8 klaseko absolutu mailako espainiako errekor berria ezarri zuela kronoa 2:30,77an geratuz. Probak jarraitu ahala, bide beretik jarraitzen zuen Nahiak eta, azken metroak pixka bat maldan gora izan baziren ere, proba amaieran 5:10,28ko marka ezinhobea ezarri zuen, hemen ere S8 klaseko espainiako absolutu mailako errekor berri bat ezarriz eta bere marka pertsonala hobetzeaz gain, Tokyo-ko Paralinpiar Jokoetarako gutxienekora ikaragarri hurbilduz. Beste inola izan ezin daitekeen modura oso posik eta gustura azaldu zen Nahia probaren ostean.

Igande goizean 50 librean aritu zen eta berarentzat proba zaila izanik ere bikain aritu zen, kronoa 34,61ean geratuz.

Emaitzak eta gehiago HEMEN

Jarraian 400 libreko markaren bideoa uzten dizuegu (bideoa 400 libreko proban hasten da):


Zorionak Nahia! Segi horrela!!



ELKARBANATU

Iruzkinak