FEDERATUAK LEHIAN ASTEBURU HONETAN!


Larunbata eta igandean, arratsaldez, federatutako igerilariek lehen lehiaketa izango dute, martxoaz geroztik duten lehena.

"Kontrol Lehiaketa" deiturikoa Irungo "Azken Portu"n izango da eta bi egunetan arratsaldez bakarrik jokatuko da. Covid-19aren egoera eta protokoloak burutu ahal izateko, serie kopurua mugatua da proba bakoitzean eta hori dela ez dira sartu zitezkeen guztiak sailkatu baina bai gehiengoa.

Lehiaketan honakoak arituko dira asteburuan zehar: Mikel Esnal, Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu, Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Nora Imaz, June Lopez, Garazi Etxeberria eta Izaro Audikana. Lehiketako informazioa eta dokumentazioa webguneko Egutegia/Deialdiak atalean ikusi dezakezue hemen.

Aupa Ekipo! Gozatu lehiaketaz!! BRNPWR!



ELKARBANATU

Iruzkinak