Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik aurrera, gure taldeak antolatuta, Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Udal Kiroldegian. Covid19aren egoerak hala baldintzaturik, txapelketa absolutu kategorian bakarrik jokatuko da eta beraz, proben programan distantzia bakarra egongo da, 3000 metrokoa.
Guztira lau serie izango dira, bi emakumezkoen artean eta bi gizonezkoen artean eta guztira 15 igerilarik hartuko dute parte 6 talde ordezkatuz (Getxi IBKE, Bidasoa XXI, Izarraitz IE, Fortuna KE, Sopela Igeriketa Swim eta Buruntzaldea IKT). Gure ordezkaria txapelketan Nora Imaz izango da.
Gertakariari sendotasuna emateko asmoz eta informazio ahalik eta zuzenena emateko asmoz, gure klubak honako webgunea jarri du ekitaldiaren zerbitzura: https://dleht.buruntzaldeaikt.eus/ . Bertan informazio guztia aurkituko duzue.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina