LEHIAKETAZ BETERIKO ASTEBURUA GURE IGERILARIENTZAT


Leihaketaz beterik dator datorren asteburua martxan jarraitzen duten igerilarientzat. Bi egunetan zehar gure igerilariek hiru lehiketa desberdinetan arituko dira.

Batetik, gure taldeak Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Udal Kiroldegian antolatzen duen Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketan Nora Imaz taldekidea izango dugu ordezkari. Lehiaketa honetan Nora estilo libreko 3000 metrokoan arituko da.

Bestetik, Nahia Zudaire Kirol Egokituko Euskal Federazioarekin Oviedon arituko da asteburu osoan zehar, Absolutu mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan.

Azkenik, gainontzeko taldekideak Tolosako Usabalen izango dira larunbat arratsaldean, zorionez martxa hartuko duen Neguko Ligako 1. jardunaldian.

Deialdi guztien inguruko informazioa gure webgunean daukazue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak

Animoak denoi ekipo!! BRNPWR!!


ELKARBANATU

Iruzkinak