Pasa den larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera, gure taldeak antolatuta, Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Udal Kiroldegian. Covid19aren egoerak hala baldintzaturik, txapelketa absolutu kategorian bakarrik jokatu zen eta beraz, proben programan distantzia bakarra egon zen, estilo libreko 3000 metrokoa.
Arg. Maitane Aldanondo (TXINTXARRI) |
Guztira lau serie izan ziren, emakumezkoena bi eta gizonezkoena beste bi eta guztira 15 igerilarik hartu zuten parte 6 talde ordezkatuz (Getxi IBKE, Bidasoa XXI, Izarraitz IE, Fortuna KE, Sopela Igeriketa Swim eta Buruntzaldea IKT). Gure ordezkaria txapelketan Nora Imaz izan zen.
Burututako proban Nora bikain aritu zen eta 3000 metroen ondoren egindako markari esker Euskadiko Txapeldunorde izan zen Distantzia Luzean. Norak egindako 36 minutu 53 segundu eta 30 ehunekoko marka taldeko 15 urteko errekor berria da eta aldi berean marka pertsonala ere bai. Gainera, 3000koaren 2000 eta 1500eko paseetan ere marka pertsonalak hobetzea lortu zuen Norak, 2000koan 24:35,33 eginez eta 1500ekoan 18:26,54an pasaz.
Zorionak Nora! Segi bide horretatik lanean!
ELKARBANATU
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina