Zazpi taldekide bihar Eguberrietako Nazioarteko 38. Sarian

Biharko egunean, abenduaren 29an goizeko 9:00etatik aurrera, Eguberrietako Nazioarteko 38. Saria jokatuko da Donostiako Paco Yoldi udal kiroldegian. Covid19aren egoerak hala baldintzaturik, txapelketarako ordutegi eta lehiaketa tarte desberdinak izango dituzte parte-hartzaileek.

Guztira 5 serie izango dira 50 metroko probetan, 4 serie 100 metrokoetan eta 3 serie 200 metrokoan. Lehiaketako programan estilo bakoitzeko 50 metroak eta 100 metroak izango dira, lau estiloetako 200 metroak eta baita igeriketa egokituko 50 libreak ere.

Gure taldetik Mikel Esnal, Unai G. Somovilla, Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Nora Imaz, Nahia Zudaire eta Izaro Audikana izango dira parte hartuko duten taldekideak.

Txapelketako eta deialdiko informazio osagarria gure webgunean aurkituko duzue, hemen: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html



ELKARBANATU

Iruzkinak