3 marka pertsonal berri, Espainiako Errekor berri bat eta taldeko 2 errekor berri Nazioarteko Sarian

Txukun aritu ziren gureak pasa den asteartean Donostiako Paco Yoldin

Nazioarteko Eguberrietako 38. Sarian maila ona eman zuten gure igerilariek ez ohiko denboraldi honetako zita honetan. 


Alde batetik, igeriketa egokituaren atalean, nahia Zudairek S8 klaseko espainiako errekor berria ezarri zuen kronoa 33,31n geratuz. Arratsaldeko finalean 33,32 egin zuen. Errekorraz gain marka pertsonala ere egin zuen Nahiak.

Bestetik Nora Imazek 50 librean marka pertsonala hobetzea lortu  zuen 29,64 eginez. Gauza bera egin zuen Izaro Audikanak 50 bular proban, kronoa 41,04an geratuz.

Marka pertsonalik gabe baina taldeko 16 urteko errekor berri bat ezarriz amaitu zuen Aintzane Sarobek, 50 librean 28,66 eginez. Nerea Santos-ek 41,54 egin zuen 50 bular proban, Unai G. Somovillak 35,53 on bat egin arren deskalifikazioa jaso zuen proba berean eta Mikel Esnalek 26,41 egin zuen 50 librean.

Lan txukuna ekipo!! Segi lanean!! BRNPWR!


ELKARBANATU

Iruzkinak