8 marka pertsonal eta taldeko 4 errekor berri EEAA kontrol txapelketan

Asteburu honetan Irungo Azken Portun, infantil eta junior kategoriako taldeko zenbait igerilari lehian izan dira, Erkidego Arteko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketarako sailkapena lortzeko baliagarria izan den kontrol txapelketan.


Lehiaketa honetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako igerilariak aritu dira eta ia proba guztiek gehienezko serie bakarreko muga izan dute. Larunbat arratsaldean emakumezkoak aritu dira eta igande arratsaldean berriz, gizonezkoak. Gure taldetik Aintzane Sarobe, June Lopez, Nerea Santos, Izaro Audikana eta Nora Imaz aritu dira larunbatean.

Larunbateko saioan neskek guztira 7 marka pertsonal lortu dituzte. Batetik, June Lopez-ek 200 bizkar proban 2:35,71 egin du aurreko marka lau segunduan hobetuz eta 100eko pasea eta 50ekoan ere marka pertsonalak egitea lortuz (1:15,44 eta 36,29). Bestetik, 400 librekoa 10 segunduan ondu du 4:59,83 eginez eta proba honetan ere, 200eko marka hobetzea lortu du, pasea 2:28,31n eginez. Aintzane Sarobek 100 bizkar probako marka pertsonal berria 1:06,96an utzi du eta 50 eta 100 libreko taldeko 17 urteko errekor berriak ezarri ditu. Izaro Audikanak 200 libreko marka pertsonala hobetzea lortu du aurrekoa 6 segunduan hobetuz eta 2:23,44 egitea lortuz. Horretaz gain, 800 eta 400 librean Nerea Santos-ek taldeko 17 urteko errekor berriak ezarri ditu.

Igandean berriz Eneko Elizasu eta Unai G. Somovilla aritu dira. Eneko Elizasuk 200 librean marka pertsonala egin du kronoa 2:01,83an geratuz.

Zorionak denoi!!

Iruzkinak