Hitzordu bikoitza asteburu honetan

Hitzordu bikoitzarekin dator datorren asteburua martxan jarraitzen duten igerilarientzat. Bi egunetan zehar gure igerilariak bi lehiaketa desberdinetan arituko dira.


Batetik, Nahia Zudaire Valdemoron (Madrilen) arituko da asteburuan zehar, Adinen Arteko Espainiako 2021eko AXA Txapelketan. Nahia larunbat arratsaldez eta igande goizez arituko da lehian eta 100 eta 400 librean, 100 tximeleta eta 200 lau estiloetan arituko da.

Bestetik, gainontzeko taldekideak Tolosako Usabalen izango dira igande arratsaldean, Euskadiko Igeriketa Federazioaren Kontrol Txapelketako 2. Jardunaldian.

Deialdi guztien inguruko informazioa gure webgunean daukazue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak


Animoak denoi ekipo!! BRNPWR!!


Iruzkinak