Infantil eta juniorrak lehian izango dira asteburuan


Asteburu honetan Irungo Azken Portun, infantil eta junior kategoriako taldeko zenbait igerilari lehian izango dira, Erkidego Arteko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketarako sailkapena lortzeko baliagarria izango den kontrol txapelketan.

Lehiaketa honetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako igerilariak arituko dira eta ia proba guztiek gehienezko serie bakarreko muga izango dute. Larunbat arratsaldean emakumezkoak arituko dira eta igande arratsaldean berriz, gizonezkoak. Gure taldetik Aintzane Sarobe, June Lopez, Nerea Santos, Izaro Audikana eta Nora Imaz arituko dira larunbatean eta igandean berriz Eneko Elizasu eta Unai G. Somovilla.

Deialdia eta lehiaketarako informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#EEAA

ELKARBANATU

Iruzkinak