Manifestazioa larunbatean, Donostian


Bultza Kirola Euskadi plataformatik pasa den larunbatean bidalitako oharra jaso dugu klubean. Bertan eskola-kirola martxan jartzea eskatzeko manifestazio baterako deia egiten digute eta, klubetik noski, han izango gara. Taldekide guztiak bertara azaltzera animatzen zaituztegu. Manisfestazioa Donostian izango da, urtarrilaren 9an, 12:00etan hasita.

Manifestaziorako ibilbidea oraindik zehaztu gabe dago azken baimenen zain daudelako baina esaten digutenez, asmoa taldeka irteerak egitea da eta, horretarako, klubetik joango garenon kopuruaren gaineko estimazio bat eskatzen digute. Estimazio horren gaineko informazioa antolatzaileei emateko, guk jarraian inprimaki bat uzten dizuegu, urtarrilaren 5era arte zabalik egongo dena eta estimazio hori antolatzaileei bidaltzeko balioko duena: https://forms.gle/cYTVF53UCxQY3ZMJ8

Manifestazioara zoaztenok, taldeko ekipaiaren ahalik eta pieza gehienekin joatea eskatzen dizuegu, talde eta klub desberdinen artean kolorea eta kirol praktika ikusi dadin.

Larunbatean denok Donostiara!!




ELKARBANATU

Iruzkinak