Pasa den igandean, Mikel Esnal Getxoko Fadura igerilekuan lehiatu zen "Bizkaia
Open Master IV Sari Nagusia"n, etorkizunerako baliagarriak zaizkion markak
erregistratzeko asmoz.
Mikelek maiatzean jokatuko den Master kategoriako Europako Txapelketan parte
hartzeko erronka ezarri dio bere buruari eta bertan parte hartzeko, beste
hainbat txapelketatan bezala, gutxiengoak behar ditu. "Bizkaia Open Master IV
Sari Nagusia" txapelketa egokia zen horretarako eta helburu horrekin joan zen.
Garai hauetan beharrezkoak diren segurtasun neurriak betez eta aforo kontuak
errespetatzeko asmoz, bi jardunalditan burutu zen txapelketa.
Igande goizean Mikelek 50 libre eta 50 bizkar probak burutu zituen (hauek ere
bi txanda ezberdinetan) eta arratsaldean berriz, 100 libre proba. Lehen proban
25,16an geratu zuen kronoa, uretan posizio egokia hartzea lortu gabe, baina
gutxiengoa lortuz. Bizkar estiloko 50 metrokoan berriz, 29,32 egin zuen eta
nahiz eta entrenamenduetan estilo honetan lanik ez egin, bertan ere
gutxienekoa eskuratu zuen. Arratsaldeko saioan 100 libre proba zuen. Azken 2-3
urteetan apur bat alde batera utzi du errespetu asko eta probarako segurtasun
faltagatik. Berarentzat zaila zen proba honetan gustura geratu zen Esnal 55,71
eginez eta proba honetan pixkanaka lasaiago eta erosoago sentitzea lortuz.
Orokorrean gustura etxeratu zen gure taldekidea, baina badaki oraindik lanean
jarraitu behar duela. Azken 2-3 urteetan, bizitzen ari garen pandemia
egoeragatik eta beste hainbat arrazoirengatik, ez du aukera handirik izan
entrenatu eta lehiatzeko. Beraz, entrenamenduekin aurrera jarraitu eta aukera
berriak baliatzea baino ez da geratzen!!
Aupa Esnal!! ZORIONAK!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina