Mikel Esnal "Bizkaia Open Master IV Sari Nagusia"n


Igande honetan Getxoko faduran, Mikel Esnal taldekidea lehian izango da, Bizkaia Open Master IV Sari Nagusian.

Lehiaketa honetan master kategoriako igerilariak arituko dira eta lehiaketak goiz eta arratsaldeko jardunaldiak izango ditu. Mikel Esnal goizean 50 libre eta 50 bizkar probatan lehiatuko da eta, arratsaldean, 100 libre proban.

Deialdia eta lehiaketarako informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#iv_bizkaia_master


Iruzkinak