Pasa den igandean, Nahia izan ezik, martxan dauden gainontzeko taldekideek
Tolosan izan zuten hitzordua, Euskadiko Igeriketa Federazioaren Kontrol
Txapelketako 2. jardunaldian.
Hitzordua bera jada arraroa izan bazen ere (ez da oso ohikoa horrelako
jardunaldi bat igande arratsaldez izatea) gureak txukun aritu zirela esan
behar dugu eta zenbait marka ontzea lortu zutela ere bai. Guztira 17 izan
ziren gure taldekideek lortutako marka pertsonalak eta 3 hautsitako taldeko
errekor berriak.
Jardunaldi honetan honakoak aritu ziren gure taldetik: Mikel Esnal, Unai G.
Somovilla, Aintzane Sarobe, Eneko Elizasu, Nora Imaz, June Lopez, Saioa Elola,
Garazi Etxeberria, Izaro Audikana, Iker Gandia, Iker Gorostegui eta Jon
Pelayo.
Marka pertsonalak honakoen eskutik etorri ziren:
- Nora Imazek 200 lau estiloetan eta 50 tximeletan; 2:36,34 eta 35,08
- June Lopez-ek 50, 100 eta 20 librean (30,81, 1:09,05 eta 2:23,90) eta baita 100 bizkar proban ere (1:15,13).
- Izaro Audikanak 50, 100 eta 400 librean (31,77, 1:06,31 eta 5:03,25).
- Garazi Etxeberriak 200 eta 400 librean (2:28,93 eta 5:02,94) eta 100 tximeletan (1:20,09).
- Iker Gandiak 100 librean (1:05,37) eta 200 librean (2:30,00).
- Iker Gorosteguik 200 lau estiloetan (2:49,13)
- Jon Pelayok 200 tximeleta (3:15,63) eta 100 bular proban (1:29,06).
Taldeko hiru errekorrei dagokionez, hautsitakoetatik bi emakumezkoen 17 urtekoak
izan ziren eta biak ere Aintzane Saroberen eskutik etorri ziren. Bata 200
librekoa, berria 2:13,75ean ezarriz eta, bestea, 200 lau estiloetan, marka
berria 2:34,94an utziz. Bi errekorrak Itsaso Tolosari, egungo
entrenatzaileari berari kendu zizkion. Hirugarrena errekorra Mikel Esnalen eskutik etorri zen, Master 24-29 kategorian, 100 lau estiloetako errekor berria 1:04,34an utziz.
Jardunaldi eta batez ere denboraldi honetako egitura eta antolaketa
desiragarria den onena ez den arren, gutxienez gure igerilariak lehian ikusi
ahal izatearekin eta gutxieneko martxa batekin ikusi ahal izatearekin
berarekin bakarrik oso pozik gaude. Egoerak ahalbidetzen duen neurrian,
entrenamendu egoerak hobetzen joango dira eta baita lehiaketarako egoerak ere,
eta hortik, pixkanaka, gureak ohiko mailan ikusiko ditugula ziur gaude.
Oraingoz, gauzak okertzen ez badira, banakako helburu konkretuetan baino,
taldekako Gipuzkoako Kluben Kopan jartzen dugu gure helburua, talde gisa,
ahalik eta onena emateko asmoz.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina