Hitzordu bikoitza asteburu honetan


Lehiaketa denboraldia martxan duten igerilariek hitzordu bikoitza izango dute asteburu honetan, guztiek "Kontrol Lehiaketako 4. jardunaldia"n. Batzuk larunbatean Donostiako Benta Berri kiroldegian izango dira eta besteak aldiz, igandean Tolosako Usabalen. Igandeko saioan goizez emakumezkoak arituko dira eta arratsaldez gizonezkoak.

Bi egoitza hauek Tolosakoan kronogailu elektronikoa erabiliko delako izango ditugu. Tolosako egoitzarako lehen puntuazio oneneko 70 emakumezkoak eta 70 gizonezkoak sailkatu dira kronogailu elektronikoarekin lehiatzeko. Gainontzekoak eskuzko kronogailuaekin larunbatean arituko dira, gureen kasuan Benta Berrin.

Edozein kasutan ere, bi egoitzetako lehiaketak garrantzitsuak izango dira gure igerilari guztientzat, batzuentzat lehen lehiketetako bat izango delako eta besteentzat entrenamenduaren nondik norakoa baloratu ahal izateko.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak

Iruzkinak