Zenbait infantil lehian izango dira asteburuan

Asteburu honetan Irungo Azken Portun, infantil kategoriako taldeko zenbait igerilari lehian izango dira, Euskadiko Igeriketa Federazioaren Kontrol Txapelketako 3. jardunaldian. Lehiaketa larunbat eta igande arratsaldez jokatuko da.



Lehiaketa jardunaldi honetarako infantilei lehentasuna eman zaie, egoitzako jardunaldia kronogailu elektronikoarekin eginez eta, modu horretan, Infantil mailako Neguko Espainiako Txapelketarako sailkapenerako ranking-ean postuak igotzeko aukera emanez. Junior eta absolutuen jardunaldi hau aurrerago ospatuko da.

Gure taldetik Saioa Elola, Garazi Etxeberria, June Lopez, Izaro Audikana, Iker Gorostegui, Iker Gandia, Jon Pelayo eta julen Azpiroz arituko dira.

Deialdia eta lehiaketarako informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#kontrol3inf

Iruzkinak