Nahia Zudaire Txapeldun Espainiako AXA Txapelketan

Nahia Zudaire taldekidea, Espainiako txapeldun

Pasa den asteburuan Valdemoro-n (Madril) ospatutako Gazte mailako Espainiako AXA Txapelketan Nahia Zudaire taldekidea berriro ere nagusi izan zen emakumezkoen junior kategorian. Txapeldun izatea bera baino (lorpen makala ez dena) txapeldun izateko modua azpimarratu behar dugu. Izan ere, burututako lau probatan Nahia sailkapeneko lehen postuan izan zen eta lauretan marka pertsonalak egitea lortu zuen taldeko errekor berriak ere ezarriz.


S8 klaseko 400 librean 5:07.84 egin zuen Nahiak, 100 librean 1:10.18, 100 tximeletan 1:20.70 eta SM8 klaseko 200 lau  estiloetako proban 3:00.21.

Lau erregistro bikain hauek emakumezkoen junior kategoriako lehen postua eta txapela eman zioten Nahiari. Horretaz gain, lortutako puntuen baitan, hirugarren izan zen Nahia, absolutu mailan.

Pauso sendoak ematen ari da Nahia etorkizunera begira eta bide horretan egotearen adierazle bat gehiago izan da hau. Hemendik animorik haundienak lanean jarraitu eta amets eta helburu handienak lortu ahal izateko lanean jarraitzeko. 

Zorionak Nahia!! Brnpwr!!


Iruzkinak