Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Bartzelonan izan da,
"6e Trofeu Internacional de Natació Adaptada"n parte hartzen. Bertan, helbururik haundiena erdietsi du Nahiak, Tokyoko Paralinpiar
Jokoetarako B gutxienekoa egitea lortzea!
Lorpen hori 400 librean erdietsi zuen Nahiak larunbatean, kronoa 5:06,21ean
geratuz. Marka horrekin Tokyorako ezarritako FEDDFren B gutxienekoa apurtzea
lortu zuen, marka pertsonala egin eta Espainiako S8 klaseko errekor
berri bat ezartzeaz gain.
Txapelketari berari dagokionez, 400 librean bertan Nahia bigarren sailkatu
zen. Igandea jokatutako 200 librean eta 100 tximeletan, bietan arratsaldeko
finaletarako sailkatu zen. Estilo libreko 200 metroetan Nahia hirugarren izan
zen finalean 2:31,68 eginez eta 100 tximeletan aldiz bigarren sailkatu zen
1:24,39 markarekin.
Apurka apurka bidea egin du Nahiak orain arte eta bide berberetik jarraitzeko
animoak bidaltzen dizkiogu hemendik. lortutakoa oso haundia da eta eta
oraindik ere gauza haundiagoak lortu ditzakeela ziur gaude, orain arte bezela
pausoz pauso eta lasaitasunez jarraitzen badu, beraz, animo bide horretan
jarraitzeko!!
Zorionak Nahia!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina