Gipuzkoako Kluben arteko Kopa asteburu honetan


Asteburu honetan gure igerilariak Irungo Azken Portu kiroldegian izango dira, Gipuzkoako Kluben arteko Koparen A mailako lehiaketan. Lehiaketa larunbat eta igande arratsaldez jokatuko da eta bertan 2006an eta aurrez jaiotako gure taldekideek hartuko dute parte, sailkapenean ahalik eta postu onena lortzeko asmotan.

Denboraldiaren gora-beherak kontutan izanda neguko zatiko helburu gisa hartu dugu txapelketa hau eta bertan gureek ahalik eta onena emango dutela ziur gaude. Lehiaketan, gure taldea honakoekin lehiatuko da: Bidasoa XXI, Tolosaldea IKT, Izarraitz IE, Eibar Igerixan KK eta Zubiaurre IE.

Deialdiaren eta lehiaketaren inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak


Iruzkinak