Asteburu honetan absolutu mailako Euskal Herriko Absolutu mailako Neguko Txapelketa ospatzen da
Iruñako Amaya Hiriako instalakuntzetan. Bertan gure zenbait taldekide arituko
dira lehian; emakumezkoetan Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Garazi Etxeberria
eta gizonezkoetan berriz Unai G. Somovilla eta Eneko Elizasu.
Lehiaketan, ohi bezala, EAE eta Nafarroako igerilari onenek hartuko dute parte
igerileku luzean izango den txapelketan. Emakumezkoak larunbatean arituko dira
goiz eta arratsaldeko saioetan ta gionezkoak aldiz, igandean.
Deialdiaren eta lehiaketaren inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina