Igerilari berrientzat soilik
Jada klubean daudenek ez dute aurre izen-ematerik egin behar
Jada klubean daudenek ez dute aurre izen-ematerik egin behar
Aurre izen-ematearen informazio orokorra
Gaur egungo egoera epidemiologikoa dela eta, gerta liteke datorren
denboraldian ere, ordutegi-erabilerei, espazioari eta abarri dagokienez
instalazioetan mugak izatea, bai eta entrenamenduetan parte hartzen duten
pertsonen kopuruari dagokionez ere.
Datorren denboraldian, taldean hasi daitezkeen haur gazteenak honakoak dira:
2014an eta lehenago jaioak Lasarte-Orian eta 2013an eta lehenago jaioak
Andoainen. Denboraldi berria 2021eko irailean hasiko da.
Ez dugu kanpoan utziko izena eman duen inor, baina antolakuntzaren balizko
behar bati begira, aurreikuspen bat eduki ahal izateko, ezinbestekoa zaigu
aldez aurretik zenbat pertsonekin kontatzen dugun jakitea.
Era berean,
aurre izen-ematean, haur bakoitzaren ordutegi- eta egun-lehentasunak
jasoko ditugu, ahalik eta aukerarik onenak eskaini ahal izateko.
Hala ere, badakigu emandako informazioa aldatu egin daitekeela, eskolaz
kanpoko jardueren arabera.
Aurretiko izen-ematea egin ondoren, hurrengo denboraldia hasi baino lehen
(saiatuko gara oraingo denboraldiaren amaieran izan dadin), aurrez izena
eman dutenekin harremanetan jarriko gara, izen-emate irmoa egin dezaten.
Une horretan, urteko kuotaren kopuru zehatzaren eta egun eta ordutegien
berri emango diegu, eta izan dezaketen edozein zalantza argituko dugu.
Edozein zalantza argitu nahi baduzu edo bestelako galderarik baldin badaukazu,
erabili gure komunikazio bide nagusietako edozein:
696 506 632 telefonoa,
info@buruntzaldeaikt.eus
helbide elektronikoa edo WhatsApp bidezko kontaktua
696 506 632 telefono
zenbakian.
Dagoeneko klubean dauden igerilariek ez dute aurre izen-ematea egin
behar.
Informazio ekonomiko orokorra
> 2 edo 3 entrenamendu egunetako oinarrizko urteko kuota 342* eurokoa da,
57 euroko 6 zatitan banatzen dena.
> 4 edo 5 entrenamendu egunetako oinarrizko urteko kuota 390* eurokoa da,
65 euroko 6 zatitan banatzen dena.
*kopuru hauek berraztertzeke daude.
# Klubean dauden familiakide kopuruagatik hobariak daude.
# DSBE laguntza jasotzeagatik hobariak daude.
Zer egiten dugu?
Igeriketa eskolarra eta federatua
Igeriketa Eskolar eta Federatua klubaren oinarria da eta bizitza osoko kirol
ibilbide bat eskaintzen du, bai igeriketa arruntean bakarrik zein klubeko
beste disziplinetara bidea zabalduz.
Igeriketa Eskolar zein Federatuan, haur eta gazteek igeriketaren oinarriak
ikasi eta garatzen dituzte kirol honetan maisutza lortu arte, bakoitzari, bere
neurrian, kirol ibilbidean aurrera egitea ahalbidetuz.
Klubaren disziplinen barruan oinarria izanik, erabateko lehentasuna du lehen
urteetan (aurre-benjamin eta benjaminetan), etorkizunera begira uretako
edozein disziplinaren oinarria baita.
Igeriketa egokitua
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten haur eta gazteei
eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa zein intelektuala
izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.
Igeriketa Egokituak, muga funtzionala duen haur edo gazteari kirolean parte
hartzea baimentzen dio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta
lehiaketako igeriketan kirol ibilbide oso bat eskainiz.
<< Ezagutu Igeriketa Egokitua >>
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina