23 marka pertsonal eta taldeko bi errekor berri opor aurreko azken lehiaketan


Pasa den martxoaren 27an, Aste Santuko oporren aurretik, gure taldekideek Kontrol Lehiaketako 5. jardunaldia izan zuten Andoaingo Allurralden. Bertan, guztira 32 gizonezko eta 28 emakumezko aritu ziren lehian, bi txandatan, gure taldeak antolatutako lehiaketan. Gure taldetik 9 gizonezko eta 8 emakumezko aritu ziren.

Oso gora-beheratsua izan den denboraldiko lehen zatia amaitzeko balio izan zuen lehiaketa honetan gureek markak hobetzen jarraitu zuten eta guretzat oso esanguratsua da hori. Pandemiaren eraginez infantil. junior eta absolutuen multzoko igerilariak ohi baino dezente gutxiago ari dira entrenatzen: ohiko bi orduetatik, batzuk egunean ordu eskas bat ari dira entrenatzen (haundienak) eta beste bazuk ordu eta erdi gehienez ere. Entrenamenduko aukera murrizketa horrekin gureek aurrera egiten jarraitzen dutela ikustea oso pozgarria da guretzat. Ea zentzu horretan egoerak laster hobera egiten duen.

Lehiaketako emaitzei dagokionez, taldekide guztien artean 23 marka pertsonal berri eta taldeko 2 errekor berri ezartzea lortu zuten.

Marka hobekuntzei dagokionez honakoak izan ziren lortutakoak:
  • Aimar Sukunzak 100 lau estiloak (1:17,31).
  • Aintzane Sarobek 200 tximeleta (2:35,33).
  • Eneko Elizasuk 50 bular (33,77), 50 tximeleta (30,37), 100 lau estiloak (1:06,32) eta 200 lau estiloak (2:22,41).
  • June Lopezek 50 libre (30,41) eta 100 bizkar (1:13,16).
  • Izaro Audikanak 400 libre (4:59,84) eta 100 bular (1:27,87).
  • Garazi Etxeberriak 50 libre (28,22), 100 libre (1:01,19) eta 200 libre (2:18,80).
  • Julen Azpirozek 50 bular (42,17), 100 bular (1:30,50), 100 tximeleta (1:19,63) eta 400 lau estiloak (5:41,66).
  • Iker Gorosteguik 50 tximeleta (34,18).
  • Iker Gandiak 50 libre (30,50) eta 100 libre (1:04,22).
  • Jon Pelayok 200 bular (3:06,25).
  • Unai Barcinak 100 lau estiloak (1:13,38).
  • Garazi Irigorasek 50 bizkar (40,92).
Marka hauetako bi, Aintzane Saroberen 200 tximeletakoa eta Eneko Elizasuren 200 lau estiloetakoa taldeko errekor berriak dira, biak 17 urtekoak.

Lehiaketak oraingoz ikusle gabe direnez, igerilarien guraso zein lagunek nolabait ere ikusi ahal izan zitzaten, gure Facebook orritik zuzenean transmititzen saiatu ginen. Hemen dituzue bideoetarako estekak: Gizonezkoen 1. zatia  | Gizonezkoen 2. zatia | Emakumezkoen txanda

Daukagun entrenamendu egoerarekin, esan bezala, ez da makala gure taldekideek egindakoa. 

Orain denboraldiko bigarren zatia hasi berri dugu eta egoera pixka bat egonkorragoa bada, entrenamendu plangintza aldetik lan hobea egiteko aukera izango dugu udarako lehiaketei begira gureek euren helburuak lor ditzaten.

Zorionak ekipo!!
BRNPWR!!

Iruzkinak