Alebin kategoriako lehen lehiaketa, larunbatean


Larunbat honetan, federatuta dauden alebin kategoriako igerilariek, CSD Txapelketara joateko aukeraketa gisa balioko duen kontrol lehiaketa izango dute.

Oraindik ere, maila goreneko lehiaketa federatua bakarrik dago baimenduta. CSD txapelketa eskolarteko maila goreneko txapelketa denez, onartua dago bertarako sailkapenerako lehiaketa egitea eta, horretarako, Euskal Herriko gutxienekoak dituzten igerilari alebinen federatu lizentziak onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, hautaketarako lehiaketa egin ahal izan dezaten. Egoera horretan, gure taldetik, Jurgi Sukunza izango da lehian arituko dena.

Txapelketa Irungo Azken Portun izango da, larunbatean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Deialdiari eta lehiaketari buruzko informazioa gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak


Iruzkinak