Aintzane Sarobe eta Nora Imaz Gijonera Gipuzkoarekin

Maiatzaren 22an eta 23an Gijonen, Santa Olaya Igeriketa taldearen igerilekuetan "Trofeo Internacional de Nataci贸n Villa de Gij贸n" txapelketa ospatzen da. Txapelketa hau "Igeriketako Europako Liga"n (LEN) eta Espainiako Igeriketa Federazioaren (RFEN) "Grand Prix" ziurkuitoaren barne dago. 


Txapelketara Gipuzkoako Selekzioa joango da eta bertan partaide gure bi taldekide arituko dira: Aintzane Sarobe eta Nora Imaz. Aintzane 50 tximeletan eta 50, 100 eta 200 librean arituko da eta, Nora aldiz, 100 eta 400 librean. 

Animorik haundienak hemendik gure bi taldekideei!!

Deialdiaren eta txapelketaren inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak


Iruzkinak