Larunbat honetan "Buruntzaldea Saria" Allurralden


Larunbat honetan, arratsaldez, gure taldekideak Andoaingo Allurralden izango dira, GIFren Trofeoen Jardunaldiaren barne dagoen "Buruntzaldea Saria"n lehian.

Lehiaketa txanda bakarrean izango da eta arratsaldeko 15:00etan hasiko da. Sarian, gure taldeaz gain, Fortuna KE eta Hernani KE arituko dira.

Deialdiaren eta txapelketaren inguruko informazioa gure webgunean daukazue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak