Nahia Zudaire Europako Txapelketan

Datorren maiatzaren 16tik 22ra bitartean, Nahia Zudaire taldekidea Igeriketa Egokituko "WPS Europako Txapelketa"n izango da, Funchal hirian (Madeira). Txapelketa honetan Nahiak Espainiako Selekzioarekin hartuko du parte (FEDDF) eta denboraldiko nazioarteko lehen hitzordu potoloa izango da.


Txapelketa hau aurreko denboraldiko Europako Txapelketaren edizioa izango da, hau da 2020ko edizioa, pandemiagatik aurtengo data hauetara atzeratu dena. Lehiaketan zehar Nahia honako probatan arituko da: 400 librean igandean (16an), 100 tximeletan asteartean (18an), 100 librean asteazkenean (19an) eta 200 lau estiloetan ostiralean (21ean).

Animorik haundienak hemendik Nahia!!

Deialdiaren eta txapelketaren inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak

📬Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak