Nahia Zudairek brontzea 100 librean🥉!

Nahia Zudairek brontzea 100 librean🥉!

400 libretan zilarrezko domina lortu ondoren, atzoko 100 libreko finalean, Nahia berriro ere podiumean izan zen, oraingoan brontzezko domina janzteko.

Gure gizarte sareetan esaten genuen moduan:
"1:09,31rekin marka pertsonala eginez Europako Txapelketako brontzea eskuratu du Nahiak!
Marka horrekin Espainiako errekorra ezarri du berriro ere!"


Laugarren izango zela zirudien final estu batean, Nahiak amaierara arte estutzen jakin zuen, eta hirugarren postua lortu zuen. Zorionak nahia!!

Gaur, osteguna, 50 libreen finala jokatuko du Nahiak arratsaldean, marka pertsonalari dagokionez aukera haundiak izango dituen proba, atzoko 100 libreetako pasea bere marka onenetik oso gertu egon baitzen. Animo!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak