14 marka pertsonal eta taldeko 2 errekor berri Ordizian

Joan den igandean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Ordizian izan ziren, Kontrol Lehiaketako zazpigarren eta azken jardunaldian parte hartzen. Ordizian garatu zen jardunaldian, gure taldeaz gain, Ordizia bera eta Zarautz Balea taldeak aritu ziren.


Lehiaketa honetan, gure igerilarietako batzuek euren markak hobetzen jarraitu zuten. Lehiaketako emaitzei dagokienez, taldeko kide guztien artean 14 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten eta baita taldeko bi errekor berri ere, biak Aintzane Saroberen eskutik.

Marken hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
  • Unai G. Somovillak 50 librekoa (26,97), 100 librekoa (58,77) eta 100 lau estiloetakoa (1:05,78).
  • Izaro Audikanak 100 bular probakoa (1:24,86).
  • Garazi Etxeberria 50 bular probakoa (37,03) eta 100 bular probakoa (1:23,04).
  • Iker Gorosteguik 50 tximeletakoa (33,46), 100 tximeletakoa (1:15,66) eta 100 lau estiloetakoa (1:16,04).
  • Jon Pelayok 50 bular probakoa (39,78)
  • Jurgi Sukunzak 50 librekoa (28,50).
  • Miren Sarobek 50 librekoa (31,03), 200 librekoa (2:25,41) eta 100 lau estiloetakoa (1:19,46).
Marka pertsonalez gain, esan bezala, taldeko bi errekor berri ere hautsi ziren jardunaldi honetan. Bi errekor hauek Aintzane Saroberen eskutik etorri ziren eta bata 50 bizkar proban izan zen, non Aintzanek kronoa 30,81ean geratu zuen eta bestea, 100 metro lau estiloetan, 17 urteko marka berria Aintzanek berak 1:10,59an utzi zuelarik.

Azken jardunaldi hau amaituta, Jurgi Sukunzak asteburu honetan Alebin mailako Euskal Herriko Udako Txapelketa izango du Getxon. Garazi Etxeberriak, Izaro Audikanak eta Miren Sarobek infantil mailako txapelketa bera izango dute Galdakaon uztailaren 3an eta 4an. Azkenik, junior eta absolutuek uztailaren 16tik 18ra bitarte izango dute euren Euskal Herrikoa, nahiz eta oraindik non izango den ez dakigun. 

Junior eta absolutu mailako txapelketa iritsi bitartean, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nahia Zudaire taldekideak Malagan izango dira uztailaren 5etik 14ra bitartean, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolaturiko kontzentrazioan pare hartzen.

Animoak denoi azken txanpa honetarako!! BrnPwr!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak